Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Sorgoa eta artatxikia

Sorgoa eta artatxikia :: Errezetak

Errezetak

Artatxikia fruitu lehor salteatuekin

Mijo con frutos secos salteados

Osagaiak

150 g artatxiki zuritu
tipula bat
50 g intxaur zuritu
50 g pistatxo zuritu
25 g mahaspasa
kurry koilarakadatxo bat
4 koilarakada oliba olio
1 koilarakadatxo gatz
Olioa gustora
Anoak: 4
Zailtasuna:

Lantzea

Egosi artatxikia lapiko batean ur irakinarekin eta gatz pixka batekin. Arrozarekin gertatzen den bezala, ur kantitateak artatxikia baino bi aldiz handiagoa izan behar du. Gehitu artatxikia kazolara ura irakiten dagoenean. Su motelean egosi, ura xurgatu arte. Solte gera dadin, ez da irakin behar egosten ari den bitartean.

Artatxikia kozinatzen den bitartean, salteatu brounoisse eran moztutako tipula (karratutxo txikiak) zartagin batean oliba olioarekin. Gorritzen denean, gehitu fruitu lehorrak eta currya eta sueztitu dena.

Nahastu artatxiki egosia eta fruitu lehorrak kazolan. Dena kontu handiz nahastu eta bero zerbitzatu.