Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Oloa

Oloa :: Nola sartu gure elikaduran

Nola sartu gure elikaduran

Gure elikadura-kulturan ez dago oloa zereal gisa jateko ohiturarik, esnearekin nahastutako malutetan izan ezik, nahiz eta olo-zahia onartzen hasia den, batez ere bere ezaugarri terapeutikoengatik.

Malutak eta olo-zahia esnearekin edo jogurtarekin batera hartu ohi dira, edo ahia, zopa, entsalada eta beste plater batzuen osagai gisa. Zahiak ez du ia zaporerik, eta oso testura leuna duenez, oharkabean pasatzen da eta ez du arazorik sortzen kontsumitzeko, beste zahi mota batzuek ez bezala (gariarena, adibidez), ez baita hain atsegina ahosabaiarentzat. Esnez edo barazki-saldaz egosita ere prestatzen dira malutak, eta barazki-bolak, postreak eta porridgea egiteko erabiltzen dira (Eskoziako gosariko ohiko platera da porridgea). Porridgea beratzen jarri beharreko lau koilarakada olo-malutekin prestatzen da. Hurrengo egunean, litro erdi bat ur (edo esnea) irakiten jarri eta maluta beratuak gehitu, irakiten hamabost bat minutuz su txikian.

Olo-malutak dira muesli-aren funtsezko osagaietako bat, beste zereal batzuekin, fruta lehortuekin eta fruitu lehorrekin batera. Olotik ere irin edo krema erdiesten da, ahiak, zopak eta saltsak loditzeko. Irin hori gaileten edo bizkotxoen oreari gehi dakioke, zapore desberdina emanez eta orea mantenugaietan aberastuz. Zereal honek eskaintzen digun beste aukera bat olo-ura da. Litro bat uretan bi koilarakada olo-ale egosita lortzen da. Bost minutuz irakiten eduki eta ondoren iragazi egiten da. Eztiz gozatzen ahal da. Ur hori edaritzat hartzen da eguneko edozein ordutan.

NUTRIZIO-KONPOSIZIOA

oloaren 100 gramoko

Energia (cal)335
Karbohidratoak (g)59,8
Proteinak (g)11,69
Zuntza (g)5,57
Potasioa (mg)355
Magnesioa (mg)129
Kaltzioa (mg)79,6
B1 bitamina (mg)0,52
B3 bitamina (mcg)2,37
mcg = mikrogramoak (gramo baten milioirena)